XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gaur gauean hortzak garbitzea ahaztu zaigu esan zuen Tommyk, eta lo gelditu zen segituan.

Tommy eta Annika esnatu zirenean, Pippi ez zegoela han konturatu ziren.

Denborarik galdu gabe, lauhankan atera ziren dendatik.

Eguraldi eguzkitsua egiten zuen.

Dendaren aurrean sua pizturik zegoen berriro, eta han ari zen Pippi, pikotxean jarrita, urdaiazpikoa prejitzen eta kafea berotzen.

- Zorionak!

- Eguberri on denoi! oihukatu zuen, Tommy eta Annika ikusi zituenean.

- Aizu, oraindik ez dira Gabonak, e! esan zion Tommyk.

- Ez?

- Ba, orduan, gorde itzazu zorionak Gabonetarako erantzun zion Pippik.

Urdaiazpikoaren eta kafearen usain goxoak txorabiaturik utzi zituen neska-mutilak.

Hurbildu zitzaizkion suari, eta Pippik urdaiazpiko prejitua eta arrautzak patatekin eman zizkien.

Gero kafea hartu zuten ezti-opiltxoekin.

Inoiz ez zuten hain gosari goxorik egin.

- Guri Robinson Crusoeri baino hobeto ari zaizkigula gauzak ateratzen ematen du esan zuen Tommyk.